Euskara irakasleak

gure hizkuntzaren irakaskuntzarako sare soziala

Benito

Trukua: mezuak idazteko eta editatzeko Xinha Here!

Euskara Irakasleak honetan idazten duzuenoi beharbada hemengo editorean apur bat astuna egin zaizue link-ak eta irudiak sartzea edo ez dakizue testuari zelan eman buletak eta zenbakiak. Ez da editore grafikoa eta html kode guztia geratzen da bistan. Link, irudi edo testua ez diren elementu asko dituen mezuak idazteko orduan letra-zopa moduko bat topatzen dugu html kodea ezagutu ezean.

Trukutxo bat azalduko dizuet editore grafiko batekin idazteko. Hori bai, Firefox nabigatzailearekin baino ez du balio.

Firefox-ekin nabigatzaileari funtzio gehiago eman dakizkioke gehigarri izeneko "programa" batzuk instalatuta. Asko daude, eta haietako bat Xinha Here! deitzen da.

Xinha here! honek interneten zerbait idatzi behar ditugun testu-koadro luze horietan (blog mezua, foroko mezua, iruzkinak, profilaren deskribapena....) editore grafikoa (WYSIWYG deitzen diete entendiduek) erabiltzeko aukera ematen digu. Testua hobeto formateatu eta link-ak eta irudiak sartzea errezten digu horrela.

Egin behar duzun bakarra hau da

  • Gehigarria instalatu: horretarako Xinha Here! gehigarriaren orrira joan, "gehitu Firefox-era" botoian klikatu eta instrukzioak jarraitu.
  • Idatzi nahi dugun testu koadroaren gainean sagua ipini eta eskuineko botoia sakatu.
  • Zabaltzen den menuan "Open Xinha Here!" klikatu. Bi aukera ematen dizkizu: editorea leiho berri batean zabaldu edo leiho berean beheko aldean.
  • Testua editatu.
  • OK klikatu Testuaren kodea agertuko da zure koadroak

Berbak baino hobeak izaten dira kasu hauetan azalpen grafikoak. Begira testu hau zelan formateatu dugun (bideoa pantaila osoan ipintzen baduzue, hobeto):


Antzeko bideo gehiago Euskara irakasleak(e)n
Zalantzarik badaukazue, edo ez baduzue ezer ulertu, galdetu.

Partekatu 

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Euskara irakasleak(r)en partaide izan behar duzu.

Sare honen partaide egin

Benito Benito(e)n iruzkina abendua 8, 2008(e)n. Ordua: 22:52
Xinha Here! horretaz gain beste plugin bat aurkitu dut: Write Area.
Xinha-ren antzera funtzionatzen du. Beste editore bat erabiltzen du eta hau arinagoa da. Bestela alde handirik ez.

Acerca de

Benito Benito creó esta red social en Ning.

Argazkiak

Kargatzen...

Euskara irakasleak Ikurra

Kargatzen...

© 2009   Creado por Benito en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat

Ikusi estatistikak