Seguruenik zuetako askok erabiltzen duzue
Xuxen zuzentzaile ortografikoa Word edo halako testu-prozesadoreetan. Baina ez duzue jakin beharbada honelako foro eta blogetan idazten duguna ere zuzentzen duela. Hau da, interneteko nabigatzailetik idazten dugunean ere erabil daiteke, hobeto esanda, Firefox nabigatzailean instalatu egin daiteke.
Erraza da, joan Eusko Jaurlaritzak
euskarazko software-a deskargatzeko daukan webgunera eta han gaudela
Xuxenen orrira: http://ttiki.com/1648
Nabigatu orri horretan beherantz
XuxenIII EDBLko (Euskararen Datu Base Lexikala) datuekin ataleraino. Hor zerrendaren amaieran hau aurkituko duzue:
Lehenengo esteka instalatu behar duzuen fitxategia da (zip batean konprimituta), bigarrena instalazioa azalduko dizuen gida. Irakurri eskuliburua, egizue han dioena eta hemendik aurrera blog, foro eta abarretan idazten duzuenean zuzentzaile ortografikoa edukiko duzue martxan. Erroreen berri emango dizue eta saguaren eskuineko botoiarekin hitza zuzentzeko aukera emango dizue.
Probatu eta arazoren bat badaukazue, esan eta saiatuko gara laguntzen.
Iruzkinak gehitzeko, Euskara irakasleak(r)en partaide izan behar duzu.
Sare honen partaide egin